Deszentralizazioa, Parise mugitzen ari da!

Sébastien Lecornu Lehen ministroak, karguan ezarri bezain laster, deszentralizazio ekintza handi bat iragarri zuen 2026ko udaberrirako. «Big Bang» bateraino iritsi gabe, zenbait testu aztertuko dira.

Hiru Lecornu legeak Senatuan

Lehen ministroak hiru testu eta «mega-dekretu» bat aurkeztea erabaki du. Martxoan aurkeztuak izanen dira Senatuan, Asanblea nazionalera igorri aitzin.

  • Lehen testua eta mega-dekretua: Arauen sinplifikazioari buruzkoak dira.
  • Bigarrena: “Estatuaren erreforma, deszentralizazioa eta eskumenen argitzea” aipatzen ditu. Badirudi deszentralizazioa baino gehiago, «deskontzentrazioa» bultzatuko duela (departamenduko prefetaren rola indartuz besteak beste).
  • Hirugarrena: «Paris Handiko metropoliaren geruza anitzeko egituraren sinplifikazioa» izanen du helburu eta «eskualde-metropoli» bat sortzea (beharbada estatus bereziko lurralde kolektibitate mota berri bat sortuz ?).

Testu horien mami zehatza oraindik ez bada ezagutzen ere, Françoise Gatel Lurralde Antolaketa eta Deszentralizazio ministroak Parlamentuko lan saioetan aurkeztu ditu:

Alsaziako erreforma Asanblea Nazionalean

Alsazia ere eztabaiden erdian izanen da. «Lurralde elkargo bakar baten bidez geruza anitzeko egitura sinpletzea» xede duen lege proposamena Asanblea Nazionalean aztertuko dute, saio publikoan, 2026ko apirilaren 7an, asteartearekin. Lege horren helburua da Alsaziako Europako Lurralde Kolektibitateak (CeA) Grand-Est eskualdetik atera eta eskumen guztiak berreskuratu ahal izatea.

Lege proposamen hau Alsaziako diputatuek aurkeztu dute, alderdi guztietako hautetsien sostenguarekin: Renaissance (Gabriel Attal…), Démocrates, Droite Républicaine, Horizons, LIOT (David Habib, Paul Molac…), Sozialistak eta kideak (Peio Dufau…). Alderdi ezberdinen arteko elkarlan horrek emaitza ona itxoiteko bidea ematen du bozketa egunean.

Irakurri lege proposamena.

Scroll to Top