2025eko maiatzeko biltzar nagusian, Baterak Euskal Hirigune Elkargoa Estatu Bereziko Lurralde Kolektibitate baterantz bilakarazteko kanpaina berrabiatzea erabaki du. 2025eko biltzar nagusi fundatzailearen ondotik, biztanleriaren % 62ak aldarrikapen hori sustengatzen duela dioen IFOP galdeketarekin eta 2025eko azaroaren 22ko « Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea elgarrekin irudika dezagun» foroarekin, dinamika presente da.
2026ko martxoko herriko eta elkargoko bozen karietara, Batera hautagaiengana doa, 2026-2032 agintaldia aldaketa instituzionalaren zerbitzura ezar dezaten, Euskal Herrian eragiteko gaitasun handiagoa izan dezagun.
Hautagai zaren aldetik, gai honi buruz duzun iritzia jakin nahi genuke; milesker ondoko galdetegia betetzeagatik.
Beharrez, galdeketa PDF formatua eskura dezakezue:
