Plataforma

Batera plataforma sortu zen 2002ko abenduaren 14an Baionako Merkataritza eta Industria Ganberan. Sarta 110 elkarte, sindikatu eta mugimenduk sinatu zuten Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren zati handi bat ordezkatuz. Garai hartan, Batera lau helbururen inguruan antolatu zen: euskararen koofizialtasuna, Euskal departamendu baten sorrera, laborantza ganbara bat eta unibertsitate oso bat sortzea.

Sortzean, bost elementu giltzarrik osatu zuten Batera: Euskal Departamendu baten aldeko elkartea, hautetsien elkartea, Euskal Konfederazioa, ELB sindikatua eta unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta teknikarien kolektiboa. Denominatzaile komun bakara: hurbiltasuna.

kasik bi hamarkadaz, sinadura-bilketa, bilkurak, hautetsien jarrerak eta ekimenak, milaka pertsona bildu dituzten mobilizazioak eta kontsultak izan dira, Euskal Herriko biztanleriaren zati handi batentzat aldarrikapen horiek duten garrantzia ukaezina dela erakusteko.

Laborantza arloan aurrerapausoa ekarri zuena, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortzearekin batera eta beste hiru aldarrikapenetan ere ekintzak burutu ziren.

2010ean, Baterak bere aldarrikapen instituzionala eguneratu zuen: departamenduak indarra galtzen ari zirela ikusita, plataformak estatus bereziko Lurralde Kolektibitatearen aukera aztertzea erabaki zuen.

Estatuaren hainbat ukazioen ondoren, 2015ean prefetak proposatu zuen elkargoen bateratzea. Baterak paper garrantzitsua jokatu zuen tresna horren sozializazioan, eta 2017an sortu zen Euskal Hirigune Elkargoa.

Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, Baterak 2024aren amaieran berreraikuntza prozesu bat iragarri du.

Scroll to Top